jueves, 12 de noviembre de 2009

TUENTI-a


Tuenti gazteei zuzendu eta web 2.0an oinarritutako lagun-sare bat da. Bertan, tuenti-orri pribatua eskura daiteke izena eman ondoren. Behin tuenti-orria lortuta, mugarik gabe argazkiak igo, norberaren blogean testua idatzi eta besteen tuenti-orrietan edota argazkietan iruzkinak jar daitezke besteak beste.

Tuenti-orriaren pribatutasun-maila aukera daiteke: lagunek bakarrik ikusi ahal izatea, lagunek eta haien lagunek ikusi ahal izatea, edota pertsona guztiek ikusi ahal izatea.
Han, pertsonak oso erraz aurki daitezke: izen-abizenen bidez, duten lana edota doazen eskolaren izena bilatuz, bizilekua bilatuz, martxara irteten diren zonaldeen bidez, lagunen lagunen bidez, e.a.


Tuenti beta pribatu bat da: dagoeneko erregistratuta dagoen norbaitek e-posta bitartez gonbidapen bat bidali behar du bertan sartu nahi izanez gero. Sartzean, 10 gonbidapen ematen dira, Tuenti ez duten beste lagun batzuei gonbidatzeko.

Orain dela gutxi, Chat-a ipini dute eta modu horretara, tuentiaren bitartez, messenger antzera, hitz egin daikete. Norbaitek pertsona batekin hitz egin ez nahi badu, deskonektatzeko aukera du eta pertsona hori blokeatzeko aukera ere.

TUENTI EUSKARAZ

2009ko abenduaren 3tik aurrera, euskarazko, katalanezko eta galizierazko bertsioak ere izango ditu Tuenti sare sozialak.
Tuentiko erabiltzaileek euskaraz nabigatzeko aukera izango dute aurrerantzean. Gainera, sare sozial ezagun honek katalanezko eta galizierazko bertsioak ere izango ditu.
G
oizean zehar bezeroen %15k izango du euskarazko bertsioa erabiltzeko aukera, baina, eguna aurrera doan heinean gainerako erabiltzaileengana zabalduko da zerbitzua.
W
ebeko erremintak euskarara itzultzeaz gain, atari honek erabiltzaileentzako duen laguntza-zerbitzua ere hizkuntza honetan egongo da.
H
iru urtetan espainiar Estatuan zazpi milioi erabiltzaile izatera iritsi da Tuenti eta gaur egun facebookekin lehia bizian ari da sare sozial erabilienarena izateko helburuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario