Harremanetarako bide berria agertu da sarean azken aldian eta arrakasta handia izaten ari da. Interneten bidez harremanak sortzeko eta bideratzeko zerbitzuak sortu dira social networking izenburupean. Friendster izan zen honetan aitzindari eta orain sekulako oihartzuna du Orkut zerbitzuak, bitakora egilen eta sektore zehatzen artean batik bat.
Sare sozialak web bidezko topaguneak dira, bertan harpidetza egiten duenak bere profila sortzen du bere datu pertsonalak eta bere gustoko jardueren gaineko informazioa sartuta. Horrela, antzeko joerak dituen jendea erakarriko du eta lagun horiek ezagutu eta onartuz gero elkarrekin gauza asko egin ditzakete. Norberaren helburuen arabera lagunak bazkideak edo bikotekideak topa daitezke. Aisialdiko txangoa, hitzordu erromantikoa edo negozio bat adostu daiteke. Aukera asko dira eta bada jarduera jakin batzuetara bideratutako sare sozialik. Aditu batzuek erabateko garrantzia ematen diote, sareko azken boom-a dela esanez. Beste batzuek uzkurragoak dira baina denek garrantzi handia ematen diete sare sozialei. Googlek ere ikusi du sare hauen garrantzia eta horregatik dago Orkut zerbitzuaren atzean.
Sare hauen funtzionamendua, bakoitzak bere ezaugarri bereziak baditu ere, antzekoa da: izena ematean nork bere zaletasunak adierazi behar ditu eta jada bertan dagoen baten laguna bada, haren adiskideen taldean sartuko da. Esaterako, Friendster famatuan gure lagunak zeintzuk diren ikus dezakegu, baita haien lagunak eta lagunen lagunak ere, baina lau urrats horiek baino urrunago ezin izango gara heldu. Lagun horietako baten lehenengo mailako lagun bihurtzen bagara, harenak ere zeintzuk diren ikusi ahal izango dugu. Orkut-en, antzekoa izanik, gonbidapen bidez sar gaitezke soilik, bertako batek gonbidatuta. Gogoan izan behar dugu trusted members community bat dela, elkar ezagutzen duten bizilagunez edo ezagunen ezagunez osatutako kideen komunitatea.
maialeeeen!!
ResponderEliminarosoondoo maialeen jeje
ResponderEliminar