miércoles, 25 de noviembre de 2009

FACEBOOK


Facebook Mark Zuckerbergek sorturiko webgune sozial bat da. Harvard Unibertsitateko ikasleentzat sortua izan zen hasiera batean, baina orain mundu guztiari irekia dagoen sare bat da. Erabiltzaile bakoitza bertako sare ezberdinetan ibili daiteke, bere ikasketen araberako, bere bizitokiaren araberako edo bere lanaren araberakoa izan daitekeelarik, beste aukeren artean.

Oso ezaguna bilakatu zen, negozio modelo berri bat zelako, baina iragarkietatik lortzen zituen mozkinak oso onak ez direnez izan, negozio modelo horrek ez du izan uste zen moduko arrakastarik.

2008an goi mailako tituludun jende gehien zuen webgune soziala bilakatu zen, 120 milioi pertsonarekin. Zati handi batean Facebookaren hizkuntza ezberdinetako bertsioak sortzea izan zen horrenbeste jende gerturatzearen arrazoia, urte horretan alemaniarrezko, gaztelanierazko eta frantsesezko bertsioak sortu zituzten eta.


Honako hauek dira facebook-ak eskaintzen dituen zerbitzuak:


-Lagunak: Facebookaren bidez bertan ditugun lagunak aurkitu eta gure zerrendan sar ditzakegu, eta haien zerrendan azaldu.

-Talde eta orrialdeak: Antzeko interesak dituen jendea elkartzeko erabiltzen den erreminta da.

-Horma: Erabiltzaile bakoitzak horma bat du, bere lagunek horma hori ikusi dezakete, baita bertan idatzi ere; lagun batek idatzitakoa beste lagunek ikus dezakete.

-Argazkiak: Erabiltzaile bakoitzak argazkiak igotzeko aukera du, nahiz eta Facebookek argazki "ez egokiak" ezabatzeko eskubidea beretzat gordetzen duen.

-Opariak: Erabiltzaileek beste erabiltzaileei bidali ditzaketen ikono moduko batzuk dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario