Fotologa, ingelesezko photoblog (argazki bloga esan nahi duena) eta Fotolog.com atariaren izenetik eratorritako hitza da. Argazki bildumetan ez bezala, ohiko fotologetan eguneko argazki bat argitaratzen du erabiltzaileak, eta argazki horri buruzko eta dagokion testuari buruzko iruzkinak egiteko aukera izaten dute oro har gainerakoek.
Fotologek sei ezaugarri nagusi dituzte, eta lehen hirurek zehazten dute modu bateko edo besteko fotologa izatea azken emaitza.
Honako hauek dira Fotolog-aren osagaiak:
-Argazkia: Erabiltzaileak sartzen duen irudia edo argazkia izan ohi da fotolog baten oinarrizko elementua, eta dataren arabera antolatuta egoten dira argazkiak fotologetan.
-Egilearen iruzkinak edo komentarioak.
-Lagunen edota gainerako erabiltzaileen komentarioak.
-Lagun fotologetarako estekak.
-Erabiltzailearen webgune edota esteka gustukoenak.
-Data, edo argazkia argitaratzen den eguna.
Gold Camera, Fotolog-aren sistema bat da non ordaindu ezkero, honako abantailak izan ditzanenak:
-Egunero 6 argazki igo.
-Argazkian, izenburu personalizatua ipini.
-200 komentario argazki bakoitzeko.
-Orrialde nagusian agertu.
-Argazki bat borratu, eta berriz igo 24 orduko epearekin.
-Komentarioetik, biñetak jarri.
-Etab.