miércoles, 16 de diciembre de 2009

INKESTA BATI DAGONIONEZ...

Elogia Ipsofactok Interactive Advertising Bureaurako egindako ikerketen arabera, 10etik 6 erabiltzaile egunero konektatzen dira sare sozialetara, eta %84a gutxienez astean behin.
Txostenak, Espainiako sare sozialen ingurunea aztertzen du; erabiltzaileen ohiturak interneten, publizitatea eta bere erlazioa komunikabideekin , eta beste ikuspegi batzuk aztertzen ditu.
Modu horretara, bilatzaileak, egunkari digitalak eta foroak Internetin bilatutako zebitzuak azpimarratu ditu. Hala ere, dendora gehiago egoten dira sare sozialeta.
Sare sozialetan gehien baloratzen den aspektuak, kontaktu askorekin edukiera askoko gauzak elkarbanatu daitezkeela eta denbora librea pasatzeko balio duela dira: jokuak, ekintza ezberdinak...

EKINTZA ARRUNTAK
Gehien erabiltzen den ekintza mezuak bidaltzea da, eta honen atzetik dago irudiak bidaltzea. Baina sare sozialak badituztu ikuspegi okerrak ere, horietakoren bat intimitate eta pribazitate falta dira. Perfil faltsuak eta erabiltzaile batzuen engainuak ere era negatiboan daude ikusita.
Facebook sare sozial ezagunenada , erabiltzaileen %82ak erabiltzen baitu, eta horietakoren erdiak sare sozial gogokoena dutela diote. Tuenti bigarren ezagunena da, eta %24entzako da gogokoena.
Sare sozialen erabiltzaile espiniarra, etxean konktatzen da batez ere. Modu horretara 10etik 9 (%87) etxetik konektatzen dira maiztasun handiz, eta beste aldetik, %17a lanetik konektatzen da edo %8a ikastetxeetatik.

PUBLIZITATEA ETA ONLINE EROSKETAK
I
nkesta egin zaien %30ak dio noizean behin interneteko online dendetatik erosten dutela. Publizitateari dagoekionez, %64ak dio egunero agertzen diren iragarkiak oso aspergarriak direla eta beingoz kendu egingo litezketeela, horregatik baieztatzen dute molestatu egiten dutela. Bestetik, beste %44ak, Sare Sozialen barruan marka edo enpresa baten jarraitzaile edo laguna direla adieratzen du.
Sare sozialeko erabiltzaileen online erosketen abituaren gaiarekin erlazionatuta, %76ak azken urtean zerbait erosi dutela erantzun du. Horietako produktu ugarienetarikoak hegazkin bileteak, elektronikoka edo informatikako produktuak, arropa, zapatak eta konplementuak dira.

ADINA
G
eroz eta adin gutxiagorekin hasten dira gazteak Sare Sozialetan izena ematen. Erabiltzaile guztietatik, gazteenak dira mezu publiko gehien bidaltzen dituztenak. Tuenti eta Facebook dira Sare Sozial ezagunenak eta erabiltzaileen urteen batez beztekoa 18-24 urteren artean dago.


domingo, 6 de diciembre de 2009

TWITTER

Twitter sare sozial eta microblogging zerbitzua da, bere erabiltzaileei testu soileko mezuak bidaltzea ahalbidetzen diena, 140 karaktereko luzera maximoarekin, sms, bat bateko mezularitza, Twitterren webgunea edo Twitterrific bezalako aplikazioen bidez.
E
guneraketa hauek erabiltzailearen profilean erakusten dira, eta jasotzeko aukera aukeratu duten beste erabiltzaileei ere bidaltzen zaie. Jatorrizko erabiltzaileak mezu hauek berak aukeratutako lagunei soilik bidaltzea aukera dezake, edo erabiltzaile guztien eskura jarri.

miércoles, 2 de diciembre de 2009

TXAT

Txat hitzak "berbatan/hizketan ari" esan nahi du. Informatika eta bereziki Interneteko ingurunean aldi bereko idatzizko hizketak dira txatak. Txatean aritzeko bide ugari daude, IRC sareak eta bat-bateko mezularitza esate baterako.

ERABILTZAILEAK

T xat-etan erabiltzaileak "nick" izeneko ezizenak erabiltzen dituzte. Hauen artean, txat-etan, foroetan edo beste sare sozialetan hitz egiteko hitzak laburtu egiten dituztenak nabarmendu behar dira. Hitz horiek, asko laburtzen dira eta normalean, ez dira ortografia arauak zaintzen.

BIDEOTXAT

T xat-aren eta bideokonferentzia elkarketa da, baina erabiltzaileak kanal berdinean erabiltzen ditu. Web orrialde askotan dago bideotxat edukitzeko aukera, hala ere, badaude programa bereziak, Paltalk adibidez. Baina famatuenak, eta bat-bateko mezularitza dutenak Windows Live Messenger eta Yahoo Messenger dira. Hauek badute audio eta bideo erabiltzeko aukera ere.

miércoles, 25 de noviembre de 2009

FOTOLOG


Fotologa, ingelesezko photoblog (argazki bloga esan nahi duena) eta Fotolog.com atariaren izenetik eratorritako hitza da. Argazki bildumetan ez bezala, ohiko fotologetan eguneko argazki bat argitaratzen du erabiltzaileak, eta argazki horri buruzko eta dagokion testuari buruzko iruzkinak egiteko aukera izaten dute oro har gainerakoek.

Fotologek sei ezaugarri nagusi dituzte, eta lehen hirurek zehazten dute modu bateko edo besteko fotologa izatea azken emaitza.

Honako hauek dira Fotolog-aren osagaiak:
-Argazkia: Erabiltzaileak sartzen duen irudia edo argazkia izan ohi da fotolog baten oinarrizko elementua, eta dataren arabera antolatuta egoten dira argazkiak fotologetan.
-Egilearen iruzkinak edo komentarioak.
-Lagunen edota gainerako erabiltzaileen komentarioak.
-Lagun fotologetarako estekak.
-Erabiltzailearen webgune edota esteka gustukoenak.
-Data, edo argazkia argitaratzen den eguna.

Gold Camera, Fotolog-aren sistema bat da non ordaindu ezkero, honako abantailak izan ditzanenak:
-Egunero 6 argazki igo.
-Argazkian, izenburu personalizatua ipini.
-200 komentario argazki bakoitzeko.
-Orrialde nagusian agertu.
-Argazki bat borratu, eta berriz igo 24 orduko epearekin.
-Komentarioetik, biñetak jarri.

-Etab.

FACEBOOK


Facebook Mark Zuckerbergek sorturiko webgune sozial bat da. Harvard Unibertsitateko ikasleentzat sortua izan zen hasiera batean, baina orain mundu guztiari irekia dagoen sare bat da. Erabiltzaile bakoitza bertako sare ezberdinetan ibili daiteke, bere ikasketen araberako, bere bizitokiaren araberako edo bere lanaren araberakoa izan daitekeelarik, beste aukeren artean.

Oso ezaguna bilakatu zen, negozio modelo berri bat zelako, baina iragarkietatik lortzen zituen mozkinak oso onak ez direnez izan, negozio modelo horrek ez du izan uste zen moduko arrakastarik.

2008an goi mailako tituludun jende gehien zuen webgune soziala bilakatu zen, 120 milioi pertsonarekin. Zati handi batean Facebookaren hizkuntza ezberdinetako bertsioak sortzea izan zen horrenbeste jende gerturatzearen arrazoia, urte horretan alemaniarrezko, gaztelanierazko eta frantsesezko bertsioak sortu zituzten eta.


Honako hauek dira facebook-ak eskaintzen dituen zerbitzuak:


-Lagunak: Facebookaren bidez bertan ditugun lagunak aurkitu eta gure zerrendan sar ditzakegu, eta haien zerrendan azaldu.

-Talde eta orrialdeak: Antzeko interesak dituen jendea elkartzeko erabiltzen den erreminta da.

-Horma: Erabiltzaile bakoitzak horma bat du, bere lagunek horma hori ikusi dezakete, baita bertan idatzi ere; lagun batek idatzitakoa beste lagunek ikus dezakete.

-Argazkiak: Erabiltzaile bakoitzak argazkiak igotzeko aukera du, nahiz eta Facebookek argazki "ez egokiak" ezabatzeko eskubidea beretzat gordetzen duen.

-Opariak: Erabiltzaileek beste erabiltzaileei bidali ditzaketen ikono moduko batzuk dira.

miércoles, 18 de noviembre de 2009

MY SPACE

MySpace webgune sozial bat da, milaka erabiltzaileren profilez osatua. Bertan lagun sareak, taldeak, blogak, argazkiak, bideoak, musika eta erabiltzaile arteko mezulari bat aurki ditzakegu. Tom Andersonek sortu zuen eta 2007an 200.623.371 erabiltzaile zituen iada.
Estatu Batuetan izugarrizko arrakasta bilakatu zen sortu zenean, batez ere nerabe eta gazteen artean; ia herritar guztiek ezaguna izateraino iritsi zelarik.

Mundu guztian ezaguna da, baina hemen, Euskal Herrian MySpace musikarako erabiltzen da gehienbat. Musikariek MySpacen dituzten profiletan beraien kantuen erakusgarri moduan kantu batzuk egoten dira MP3 formatuan igota. Erabiltzaile arruntek erakusgarri horiek beraien profiletan jarri ditzakete, beraien profila ikusten ari direnak musika hori entzun dezaten. Musikari berri askok beraien musikari publizitatea egiteko eta saltzeko MySpacea erabili izan dute, famatua izan ala ez doan jar dezaketelako hor beraien kantua, eta milioika pertsonak izango dute hori ikusteko aukera.


MySpacek ezaugarri ugari eskaintzen dizkio bere erabiltzaileei. Hauek dira ezaugarri horietako batzuk:

  • Buletinak: Buletinen bidez erabiltzaileek beren lagunei berri edo informazioa bidali ditzake, bakoitzari banaka banaka bidali ordez. Informazio hori 10 bat egun barru ezabatu egiten da.

  • Taldeak: Tresna honen bidez talde baten kide diren erabiltzaileek orrialde eta mezu taula bat elkarbanatzen dute. Taldearen administratzaileak aukera dezake nor sartzen den eta nor ez.

  • Aplikazioak: orain dela gutxi, aplikazioak programatzeko interfaze bat jarri zuen, bertan beraien profiletan jar zitzaketen aplikazioak sortzeko.

  • Beste zerbitzu batzuk:

-MyspaceIM: MySpaceko erabiltzaile izena erabiltzen duen bat-bateko mezularia da. Bertatik MySpaceko mezuak bidali, lagun berriak gehitu eta komentarioak idatzi daitezke.

-MySpaceTV: YouTubeko bideoak elkarbanatzeko zerbitzu moduko bat da.

-MySpaceMobile: Telefono mugikor bidez erabil daitekeen bertsioa da.

-MySpaceNews: RSS bidez berriak jasotzeko aukera ematen duen zerbitzua da. Botazio bidez materia ordenatzeko aukera ere ematen du.

-MySpaceKaraokea: MySpace eta kSolo arteko elkartzea da, erabiltzaileei beraiek grabatutako grabazioak beraien profil orrialdera igotzeko aukera ematen die, eta bere lagunek puntuatu ditzakete grabazio horiek.

-MySpacePolls: Erabiltzaileei botazioak sortzeko aukera ematen die, beraien lagunei botatzeko esan diezaiokete eta gai ezberdinei buruz bozkatu.

- MySpaceSport(Kirolak)
-MySpaceBooks (liburuak)
-MySpaceHoroscopes(Horoskopoak)
-MySpaceJobs (lanpostuak)
-MySpaceMovies (filmak)

jueves, 12 de noviembre de 2009

TUENTI-a


Tuenti gazteei zuzendu eta web 2.0an oinarritutako lagun-sare bat da. Bertan, tuenti-orri pribatua eskura daiteke izena eman ondoren. Behin tuenti-orria lortuta, mugarik gabe argazkiak igo, norberaren blogean testua idatzi eta besteen tuenti-orrietan edota argazkietan iruzkinak jar daitezke besteak beste.

Tuenti-orriaren pribatutasun-maila aukera daiteke: lagunek bakarrik ikusi ahal izatea, lagunek eta haien lagunek ikusi ahal izatea, edota pertsona guztiek ikusi ahal izatea.
Han, pertsonak oso erraz aurki daitezke: izen-abizenen bidez, duten lana edota doazen eskolaren izena bilatuz, bizilekua bilatuz, martxara irteten diren zonaldeen bidez, lagunen lagunen bidez, e.a.


Tuenti beta pribatu bat da: dagoeneko erregistratuta dagoen norbaitek e-posta bitartez gonbidapen bat bidali behar du bertan sartu nahi izanez gero. Sartzean, 10 gonbidapen ematen dira, Tuenti ez duten beste lagun batzuei gonbidatzeko.

Orain dela gutxi, Chat-a ipini dute eta modu horretara, tuentiaren bitartez, messenger antzera, hitz egin daikete. Norbaitek pertsona batekin hitz egin ez nahi badu, deskonektatzeko aukera du eta pertsona hori blokeatzeko aukera ere.

TUENTI EUSKARAZ

2009ko abenduaren 3tik aurrera, euskarazko, katalanezko eta galizierazko bertsioak ere izango ditu Tuenti sare sozialak.
Tuentiko erabiltzaileek euskaraz nabigatzeko aukera izango dute aurrerantzean. Gainera, sare sozial ezagun honek katalanezko eta galizierazko bertsioak ere izango ditu.
G
oizean zehar bezeroen %15k izango du euskarazko bertsioa erabiltzeko aukera, baina, eguna aurrera doan heinean gainerako erabiltzaileengana zabalduko da zerbitzua.
W
ebeko erremintak euskarara itzultzeaz gain, atari honek erabiltzaileentzako duen laguntza-zerbitzua ere hizkuntza honetan egongo da.
H
iru urtetan espainiar Estatuan zazpi milioi erabiltzaile izatera iritsi da Tuenti eta gaur egun facebookekin lehia bizian ari da sare sozial erabilienarena izateko helburuz.